DarkRider a écrit :+1......
non sans déconner je sens que le match de rugby va finir par m'endormir....

Larunbata honetan, otsailaren 4ean: Manifestazioa. "Okupazioa ez da delitoa, Errepresioari aurre egin". Iruñean. (Prentsaurrekoa)
Okupazioak Euskal Herrian bizirik eta osasuntsu dirau. Gaztesareak kaleratutako Euskal Herriko Okupazioaren Gidaren arabera une honetan badaude dagoeneko 140 gaztetxe eta gazte asanblada. Azken urteotan hainbat gaztetxe izan dira desalojatuak (Egia, Urduliz, ...) baina ugari izan dira ere auzo eta herri ezberdinetan abian jarritako esperientsia autogestiboak eta asanblearioak (Irun, Zarautz,...).
Mugimendu honek azken urteotan administrazio ezberdinengandik eta bere polizi taldeengandik jasandako kriminalizazioa eta errepresioa etengabea izan da. Lurralde batzutan, Nafarroan legez, bereziki larria ari da izaten. Azkenengo bi urtetan 300 gazte baino gehiago izan dira identifikatuak, atxilotuak edo inputatuak. Aste hauetan hainbat epaiketa hasi dituzte Iruñako Euskal Jaiaren desalojuaren erresistentziaren aurkako inputatuen kontra, 2004ko udakoak. Kasu batzutan posible izan da ekimen polizialen manipulazio eta kriminalizazio maila antzematea. Fiskaltzaren eskakizunak ere guztiz neurrigabekoak izaten ari dira, espetxe sigorrak 8 eta 33 hile bitartekoak izan daitezkelarik.Egoera honi erantzuna eman ahal izateko anitz mobilizazio planteatu izan dira, Kalejirak, Triki poteoak eta otsailaren 4an, manifestazio zaratsua Golem zinemetatik irtenda “Okupazioa ez da delitua, Errepresioari aurre egin!!” lelopean, antolatzaileen aburuz gazteria eta gaztetxe guztiek jasaten duten errepresioa salatzeko